< Volver a la programación

Clásicos en el museo. Hamlet (en euskera) 18 nov 2016 / 19:30

Clásicos en el museo. Hamlet (en euskera)

Clásicos en el museo. Hamlet (en euskera)



Lectura dramatizada en euskera de las escenas más representativas de la tragedia de Shakespeare.

Shakespearek idatzi zuen eta mendebaldeko literaturan eragin itzela izan duen Hamlet tragediako pasarte adierazgarrienen irakurketa dramatizatua euskaraz.

Idioma: Euskera

Hizkuntza: euskara

Entrada general con la entrada al Museo

Sarrera, museoko sarrerarekin

Este año se conmemoran los 400 años de la muerte de dos genios de la literatura universal, el británico William Shakespeare y el español Miguel de Cervantes, el legado literario y dramatúrgico de ambos es imprescindible para comprender el teatro de nuestro tiempo. Porque los clásicos nunca envejecen y permanecen más vivos que nunca, seis actores harán una emocionante lectura dramatizada que recoge las escenas más representativas de HAMLET, de William Shakespeare, considerada una de las tragedias más influyentes de la literatura occidental.

El príncipe Hamlet, Ofelia, Polonio, Laertes y el espectro del Rey Hamlet, entre otros personajes, nos conducirán por las profundidades de la tragedia más universal de todos los tiempos. La dramaturgia y Dirección escénica correrá a cargo de Liuba Cid, con la colaboración del actor donostiarra Josean Bengoetxea.

Aurten ospatzen da literatura unibertsaleko bi handiren heriotzaren 400. urteurrena, William Shakespeare britainiarrarena eta Miguel de Cervantes espainolarena; bi egile horien literatur eta dramagintza ondarea ezinbestekoa da gure garaiko antzerkia ulertzeko. Izan ere, sekula ere ez dira klasikoak zahartzen, inoiz baino biziago daude. Sei antzezlarik William Shakespeareren Hamlet obraren pasarte adierazgarrienen irakurketa dramatizatu hunkigarria eskainiko digute, mendebaldeko literaturan tragedia eraginkorrenetakoa baita Hamlet.

Hamlet printzeak, Ofeliak, Poloniok, Laertesek eta Hamlet Erregearen mamuak, beste pertsonaia batzuen artean, inoizko drama unibertsalenaren barrunbeetara eramango gaituzte. Liuba Cid arduratuko da, Josean Bengoetxea aktore donostiarraren laguntzarekin, dramagintza eta zuzendaritza lanez.

REPARTO/AKTOREAK


HAMLET: ENEKO SAGARDOY

Eneko Sagardoy (Durango, 1994) a pesar de su juventud, no cesa en su inquietud por el teatro físico y el trabajo colectivo de creación, en miras a nuevos lenguajes escénicos, su formación se ha basado en distintos laboratorios teatrales (Espacio Espiral, ADEL...). Debutó en la serie "Goenkale" (ETB1) durante los años 2012-2013. Sobre las tablas, fundó su compañía propia Lauka Teatroa y la primera obra que realizó fue "Amodioren ziega" dirigido por Ander Lipus. Entre las obras más destacables se encuentran "Zergatik, Jamil?" dirigido por Patxo Telleria y Jokin Oregi (Tartean Teatroa) y "Último tren a Treblinka" (Vaivén producciones) dirigido por Mireia Gabilondo. En cine, su último trabajo ha sido "Aundiya" de Jon Garaño y Aitor Arregi en la que ha encarnado al Gigante de Alzo, protagonista del film. Acaba de estrenar "The night watchman" del director Miguel Ángel Jiménez y tiene pendiente de estreno "Argi", la ópera prima de la directora Iratxe Mediavilla.

Gaztea izan arren (Durango, 1994), Eneko Sagardoy antzerki fisikoari eta taldeko lanari emana bizi da, mintzaira eszeniko berriak bilatu ditu, eta hainbat antzerki laborategitan prestatu du bere burua (Espacio Espiral, ADEL...). "Goenkale" (ETB1) saioan egin zituen lehen urratsak, 2012-2013 aldian. Oholetan, Lauka Teatroa konpainia fundatu zuen, eta zuzendari Ander Lipus izan zuen "Amodioaren ziega" izan zen Enekoren lehen antzezlana. Bere obren artean, aipatzekoak dira Patxo Telleriak eta Jokin Oregik (Tartean Teatroa) zuzendutako "Zergatik Jamil?" eta Mireia Gabilondok zuzendutako "Treblinkara azken trena" (Vaivén produkzio etxea) lanak. Zineman, Jon Garañoren "Aundiya" izan du azken lana; Aitor Arregik betetzen du filmeko protagonista Altzoko Handiaren rola. Miguel Ángel Jiménez zuzendariaren "The night watchman" antzeztu berri du, eta luze gabe antzeztuko du Iratxe Mediavilla zuzendariaren lehen obra: "Argi".

 

 

CLAUDIO Y ESPECTRO: JOSEAN BENGOETXEA

Josean Bengoetxea, actor donostiarra con más de 20 largometrajes y varios premios nacionales e internacionales al mejor actor en países como Francia, Uruguay y Portugal. Sus últimos trabajos han sido los largometrajes “Oro” de Agustin Díaz Yanes y “Acantilado” de Helena Taberna, y en teatro “De ratones y hombres” de Miguel del Arco y “El Jurado” de Andrés Lima. Su trayectoria incluye tres papeles protagonistas: “Ander” (con 22 premios al mejor largometraje), “Urteberri on Amona” y ”Camera Obscura”. En televisión ha trabajado en más de 20 proyectos, dando vida a Ricardo Conde en la serie diaria “Amar es para siempre” y la TV-Movie “Le Sanctuaire” para Francia, del director Olivier Masset.

 

Aktore donostiarra da Josean Bengoetxea, 20 film luze baino gehiago ditu eginak, eta aktore onenaren sariak jaso ditu nazio eta nazioarte mailan, esate baterako, Frantzian, Uruguain eta Portugalen. Agustin Díaz Yanesen "Oro" eta Helena Tabernaren "Acantilado" film luzeak eta, antzerkigintzan, Miguel del Arcoren "De ratones y hombres" eta Andrés Limaren "El Jurado" izan ditu azken lanak. Bere ibilbidean, hiru aldiz bete du protagonistaren rola, "Ander" (film onenari emandako 22 sari jaso ditu), "Urteberri on Amona" eta "Camera Obscura" lanetan, hain zuzen. Telebistan, berriz, 20tik gora proiektutan lan egin du, eta Ricardo Conderena egin du eguneroko "Amar es para siempre" saioan. Bestalde, Olivier Masseten "Le Sanctuaire" TB saioan lan egin du Frantzian.

 

GERTRUDIS: MAIKEN BEITIA

Versátil actriz navarra que combina cine, teatro y televisión, tanto en euskera como en castellano. En teatro ha trabajado a las órdenes, entre otros, de Ramón Barea (“Euskadi, Euskadi”), Salvador Távora (“Pasionaria, No Pasarán”), Carme Portaceli (“La Casa de Bernarda Alba") o Fernando Bernués (“No me hagas daño” y “Nacidos culpables”). Ha participado en numerosas series de televisión, entre las últimas “Karabudjan”, “Cuéntame cómo pasó”, “Sin Identidad” o “Goenkale”. En cine ha rodado con Montxo Armendáriz (“Silencio Roto” y “Obaba”), Ernesto del Río (“Valeria Descalza”) y Juan Ortuoste (“Entre todas las mujeres”), siendo su último trabajo “Acantilado” de Helena Taberna. Cuenta con su propia compañía de teatro, El Bucle Producciones, con la que ha producido entre otros proyectos “Nosotras” de Alberto Iglesias o “La discreta enamorada” de Lope de Vega, ambas dirigidas por Pedro Miguel Martínez. En la actualidad prepara el espectáculo "El último tren a Treblinka" de Patxo Tellería y dirección de Mireia Gabilondo para Donostia 2016.

Zineman, antzerkigintzan eta telebistan euskaraz eta gaztelaniaz lan egiten duen nafar aktore askotarikoa. Besteak beste, Ramón Barearen (“Euskadi, Euskadi”), Salvador Távoraren (“Pasionaria, No Pasarán”), Carme Portaceliren (“La Casa de Bernarda Alba") eta Fernando Bernuésen (“No me hagas daño” eta “Nacidos culpables) aginduetara lan egin du. Telebista saio askotan esku hartu du, esate baterako, “Karabudjan”, “Cuéntame cómo pasó”, “Sin Identidad” eta “Goenkale” saioetan, soilik azkenak aipatzearren. Zineman, Montxo Armendariz (“Silencio Roto” eta “Obaba”), Ernesto del Río (“Valeria Descalza”) eta Juan Ortuoste Ortuoste (“Entre todas las mujeres”) izan ditu zuzendari, eta Helena Tabernaren "Acantilado" du azken lana. Badu bere antzerki konpainia, El Bucle Producciones, eta konpainia horrekin eskaini ditu Alberto Iglesiaren "Nosotras" eta Lope de Vegaren "La discreta enamorada" obrak, biak Pedro Miguel Martínezen zuzendaritzapean. Une honetan, Patxo Telleriaren "Treblinkara azken trena" ikuskizuna ari da prestatzen Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean eta 2016ko Donostiako Hiriburutzaren harira.

 


OFELIA: MIREN GAZTAÑAGA

Licenciada en Bellas Artes en la Universidad del Pais Vasco, inició su camino como actriz en 1999 junto a la compañía de teatro La Fábrica de Teatro Imaginario hasta que esta se deshizo en el 2006. Desde entonces ha trabajado con diferentes compañías: Tanttaka ("Sueño de una noche de verano", "Komunikazioa-Inkomunikazioa"), Hika ( "Ilargiaren bi aldeak"), Artedrama, Deja vú y Le Petit Théâtre de Pain ("Errautsak") y Trashumantes ("Crónica de una noche abierta"), entre otras. También la hemos podido ver en trabajos de creación propia como son “Stereo” o “Diálogo”, este último creado junto al actor Gabriel Ocina. En televisión ha trabajado, entre otros, en el programa “Martina” o la serie “Aitaren Etxea” y en el cine la podemos ver en las películas como "Lasa eta Zabala", "Igelak" o "El Guardián Invisible”.

Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Antzezlari gisa 1999. urtean egin zituen lehen urratsak Antzerkiola Imaginarioa antzerki konpainiarekin, 2006. urtean konpainia desegin zen arte. Orduz geroztik hainbat konpainiatan lan egin du: Ttanttakarekin ("Uda gau bateko ametsa", "Komunikazioa-Inkomunikazioa"), Hikarekin ("Ilargiaren bi aldeak"), Artedrama, Deja vú eta Le Petit Théâtre de Pain konpainiekin ("Errautsak") eta Trashumantesekin ("Crónica de una noche abierta"), besteak beste. Era berean, berak sortutako lanetan ere ikusi dugu, esate baterako, "Stereo" eta "Diálogo" lanetan, azken hori Gabriel Ocina aktorearekin batera ondua. Telebistan, besteak beste, "Martina" programan eta "Aitaren Etxea" saioan lan egin du, eta, zineman, "Lasa eta Zabala", "Igelak" eta "El Guardián Invisible" filmetan ikus dezakegu Miren.

 

 


POLONIO Y LAERTES: AITOR MERINO

Ha desarrollado su carrera principalmente como actor de cine, teatro y televisión, trabajando en más de veinte películas a las órdenes de los directores Montxo Armendáriz, Pilar Miró, Vicente Aranda, Manuel Matji e Icíar Bollaín, entre otros. Su primer cortometraje como director, "El Pan Nuestro", fue galardonado en numerosos festivales nacionales e internacionales y nominado a los Premios Goya. "Asier ETA biok (Asier Y yo)" fue su primer largometraje como director. Actualmente está en proceso de creación de su próxima película, "Fantasía", labor que compagina con su trabajo como actor.

 

Batik bat zinema, antzerki eta telebistako aktore gisa egin du bere ibilbidea. Hogeitik gora filmetan lan egin du, besteak beste, Montxo Armendariz, Pilar Miró, Vicente Aranda, Manuel Matji eta Icíar Bollaín bezalako zuzendari handien agindupean. Zuzendari gisa egin zuen lehen film laburrak, "El Pan Nuestro" izenburukoak, sari ugari jaso zituen nazio eta nazioarte mailako beste hainbeste zinemalditan, eta Goya Saria jasotzeko izendatua izatera iritsi zen. "Asier eta biok" izan zuen zuzendari gisa lehen film luzea. Une honetan bere hurrengo filma ("Fantasía") sortzeko prozesuan ari da, baina ez ditu bazter utzi antzezlari lanak.